Goierriko Interpretazio Zentroa

Lehen solairuan Goierriko Eskualdearen Interpretazio Zentroa bisitatu dezakezue. Maketa, diaporama, benetako material eta argazkien bidez, turismoaren aldetik interesgarriak diren elementu eta ezaugarri nagusiak erakusten dituzte. Hauek dira aipagarrienak:

Artea eta historia: Bisitariak Goierriko monumentu historikorik nabarmenenak eta horietan dauden adierazpen artistiko eta arkitektonikoen bilakaera ezagutuko ditu.
Ingurune naturala
: Goierriren ezaugarri nagusietako bat bere natura-ingurunearen balio handia da. Hortxe ditugu Aralarko parke Naturala eta Aizkorriko parke Naturala.
Herriz Herri
:
Ikus-entzunezkoen bidez, Goierriko eskualdea osatzen duten herrien irudiak eskaintzen dira. Herriok, altzairuzko zutabez eta herrien argazki handiez osatutako baso-labirinto batean kokatu dituzte.
Ibilbideak Goierrin zehar
: Goierriko txoko turistikoetatik zehar egin daitezkeen ibilbideak erakusten dira: Aizkorriko eta Santiagoko ibilbidea, Aralarreko ibilbidea, begiratokien ibilbidea, Estandako bailarako ibilbidea.
Tradizioak eta folklorea
: Goierriko herrietako tradizioetan lan-bizitza eta jai-bizitza elkarrekin uztartuta ageri dira, bai adierazpen erlijiosoetan, bai kulturakoetan, bai etxekoetan. 

Zatozte D’elikatuzera Goierri ezagutzera !

visit-gipuzkoa

euskadi-basque-country

Copyright-a © 2010 D'ELIKATUZ. Eskubide guztiak gordeta.  Diseinua: ACVMULTIMEDIA