Informazioa eta dibulgazioa
Informazio eta sentsibilizazio kanpainak: D´elikatuz Zentroak Elikadura Osasuntsua eta Euskal Herriko kalitatezko produktuei buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpainak sustatzen eta garatzen ditu.
Erakusketak: D´elikatuz zentroak Elikadura, Euskal Gastronomia eta Goierri Eskualdeari lotutako erakusketak antolatzen ditu.
- "Ordiziako Azokan" argazki lehiaketako argazkien erakusketa. Abenduaren 1etik Urtarrilaren 9ra.
Hitzaldiak: D´elikatuz Zentroak elikadura osasuntsua, Euskal Gastronomia eta Goierri eskualdearen inguruan hitzaldiak antolatzen ditu.
Argitalpenak: D´elikatuz zentroak, bertan lantzen diren gaien inguruan eginiko ikerketen emaitzak jaso eta jendarteratzeko baliabideak eskaintzen ditu.