Ordizian Turismoa

 

 Bakarkako eskaintza

 1   Ordiziako Azokaren Ibilbidea alt
Ibilbideari hasiera emateko D’elikatuz zentrora bisitaldia egiten da, zehatz-mehatz, Gastronomia eta Elikadura eta nutrizioa aztergai diren zentroetara. Asteazkena bada, Museoan ikusitako gauza ugariak bertatik bertara ezagutzea izango da onena, horretarako, azokara inguratuko gara. Goizari amaiera emateko, Ordizian dauden jatetxeetako batean menu gustagarri eta bertako produktuekin prestatutakoa dastatuko dugu.
Iraupena:  | Prezioa: 23 €/pertsonako

 alt
Gutxienez 10 pertsonez osatutako taldeentzako
 1   D'elikatuz zentrora bisita gidatua alt   
Goierriko Interpretazio Zentroa eta Elikadura, nutrizio eta gastronomia guneak ezagutzeko aukera gida baten laguntzaz.
Iraupena: ordu t’erdi | Prezioa: 3,20 €/pertsonako
 alt
   
 2   D'elikatuz zentrora + Erdi aroko kasko historikoaren bisita gidatua    alt
Kasko historikoaren bisita gidatuan Ordiziako historia azaltzen da eta eraikuntzarik garrantzitsuenak ezagutzen dira: eliza, Barrena, Abaria eta Zabala Jauregia, Andres de Urdanetaren eskultura,…
Prezioa: 3,20 €/pertsonako + 75 € taldea
 alt
 3   Dastaketak alt
Goierriko kalitatezko produktuekin. Prezioa pertsonen eta produktuen arabera aldatzen da.
 alt
   
Gutxienez 20 pertsonez osatutako taldeentzako [Egun osoa]
 1   Idiazabal Gaztaren ibilbidea alt
Idiazabal Gaztaren Interpretazio zentroa, gaztandegi bat eta Ordiziako D'elikatuz zentroan dagoen elikadura, nutrizio eta gastronomia guneak ezagutzen dira. Gazta dastaketa ere egiten da.
 alt
  2   Ordiziako azokaren eta bere produktuen ibilbidea [Asteazkenean egiteko] alt
Ordizian 1512. urtetik ospatzen den peria eta bere produktuak ezagutzeko aukera. D'elikatuz zentroan dagoen Goierriko Interpretazio zentroa eta elikadura, nutrizio eta gastronomia guneak ere bisitatzen dira. Eguna osatzeko Idiazabal Gaztaren interpretazio zentroa eta gaztandegi bat ikusten dira. Gazta dastaketa ere egiten da.
 alt
  3   Goierri erdi aroan alt
Ibilbide honetan Goierrin dauden Erdi Aroko bi hiribildu ezagutzen dira: Ordizia eta Segura. Baita Beasainen dagoen Igartzako gune arkitektonikoa ere.
 alt
  Sagardoa eta Idiazabal Gaztaren ibilbidea alt  
 5  Goierri-Tolosaldea ibilbide gastronomikoa  alt    

 

 
   
Ibilbide hauen prezioan sartzen diren zerbitzuak: Museo eta Interpretazio Zentroen sarrerak, bisita gidatuak, dastaketak, bazkaria eta gida zerbitzua (kontsultatu) egun guztian zehar. Garraioa ez da sartzen.
   

visit-gipuzkoa

euskadi-basque-country

Copyright-a © 2010 D'ELIKATUZ. Eskubide guztiak gordeta.  Diseinua: ACVMULTIMEDIA