D'elikatuz Interpretazio Zentroa


Ordiziako herrian D´elikatuz izeneko elikaduraren eta gastronomiaren zentroa ireki zen 2005eko martxoaren 17an. Bertan, dastamenari eta osasunari eskainitako txokoa aurkituko duzue. Dastamenaren arloan, gure lurrak ematen dituen elikagaien zaporeak eta testurak emango ditugu ezagutzera. Osasunaren arloan, berriz, elikagaiez, dieta orekatsuez, elikadura-arazoez... hitz egingo dizuegu.

Haurrek nahiz helduek bisitatu dezakete. Guztiek ere, oso modu grafikoan eta interaktiboan aurkituko dituzte euskal kulturan hain errotuta dagoen gai honen inguruko txikikeriak. Gainera, antolatutako taldeek, familiek zein bakarkako lagunek bisitatzeko antolatuta dago. Bestalde, Goierriko eskualdea hobeto ezagutu nahi dutenek, eskualdeko interpretazio-zentroa daukate beheko solairuan.

Laburbilduta, ELIKADURAri eskainitako kultur eremu berria aurkituko duzue bertan. Ziur gaude harrituta geratuko zaretela, izan ere, hain egunerokoa eta garrantzitsua den gai honetan ustekabe bat baino gehiago aurkituko dituzue. Ea gustatzen zaizuen!

ORDUTEGIA

       Denboraldi Altuan (Aste Santuan bi aste, Uztaila eta Abuztua, Gabonetan bi aste eta zubiak eta urte osoko asteazkenak) astelehenetik - ostiralera:

                                                                    10:00 - 13:00 / 16:00 - 19:00
       larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00

       Denboraldi baxuan asteartetik ostiralera asteazkenak ezik: 9:00-13:00

                                                                     Larunbat eta igandetan: 10:00-14:00


visit-gipuzkoa

euskadi-basque-country

Copyright-a © 2010 D'ELIKATUZ. Eskubide guztiak gordeta.  Diseinua: ACVMULTIMEDIA