eus | cas
 
 
ZERBITZUAK >> Turismoa Goierrin
···························································································································

EskaintzaTuristikoa

 





Gutxienez 10 pertsonez osatutako taldeentzako


D'elikatuz Zentroa

1| D'elikatuz zentrora bisita gidatua

Goierriko Interpretazio Zentroa eta Elikadura, nutrizio eta gastronomia guneak ezagutzeko aukera gida baten laguntzaz.
Iraupena: ordu t’erdi | Prezioa: 3 €/pertsonako



Zabala Jauregia

2| D'elikatuz zentrora + Erdi aroko kasko historikoaren bisita gidatua

Kasko historikoaren bisita gidatuan Ordiziako historia azaltzen da eta eraikuntzarik garrantzitsuenak ezagutzen dira: eliza, Barrena, Abaria eta Zabala Jauregia, Andres de Urdanetaren eskultura,…
Prezioa: 3 €/pertsonako + 60 € taldea


Euskal Herriko produktuak

3| Dastaketak

Goierriko kalitatezko produktuekin. Prezioa pertsonen eta produktuen arabera aldatzen da.


Gutxienez 20 pertsonez osastutako taldeentzako [Egun osoa]


Idiazabal Gazta

1|Idiazabal Gaztaren ibilbidea

Idiazabal Gaztaren Interpretazio zentroa, gaztandegi bat eta Ordiziako D'elikatuz zentroan dagoen elikadura, nutrizio eta gastronomia guneak ezagutzen dira. Gazta dastaketa ere egiten da.




Ordiziko azoka

2| Ordiziako periaren eta bere produktuen ibilbidea [Asteazkenean egiteko]

Ordizian 1512. urtetik ospatzen den peria eta bere produktuak ezagutzeko aukera. D'elikatuz zentroan dagoen Goierriko Interpretazio zentroa eta elikadura, nutrizio eta gastronomia guneak ere bisitatzen dira. Eguna osatzeko Idiazabal Gaztaren interpretazio zentroa eta gaztandegi bat ikusten dira. Gazta dastaketa ere egiten da.


Igartza monumentu multzoa

3| Goierri erdi aroan

Ibilbide honetan Goierrin dauden Erdi Aroko bi hiribildu ezagutzen dira: Ordizia eta Segura. Baita Beasainen dagoen Igartzako gune arkitektonikoa ere.

Ibilbide hauen prezioa: 30 €/pertsonako pertsonako. Prezioan sartzen diren zerbitzuak: Museo eta Interpretazio Zentroen sarrerak, bisita gidatuak, dastaketak, bazkaria eta gida zerbitzua egun guztian zehar. Garraioa ez da sartzen.
Zerbitzuak
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
D'ELIKATUZ INTERPRETAZIO ZENTROA · Santa María 24 · 20240 Ordizia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 882 290 · delikatuz@ordizia.org