ZERBITZUAK>> Informazioa eta Dibulgazioa
···························································································································
Informazio eta sentsibilizazio kanpainak: D´elikatuz Zentroak Elikadura Osasuna eta Euskal Herriko kalitatezko produktuei buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpainak sustatzen eta garatzen ditu.
Erakusketak: D´elikatuz zentroak Elikadura, Euskal Gastronomia eta Goierri Eskualdeari lotutako erakusketak antolatzen ditu.
Uztarrozko (Erronkari bailarako) gazta eta trantsumantzia museoak utzitako hainbat tresna eta argazki erakusgai. Data: 2005/05/21 – 2005/06/05
CON-SUMO GUSTO. Elikadurari buruzko arte lanen erakusketa. Data: 2005/06/07 – 2005/07/03
EUSKADI RURAL, SIGLO XXI 'Ezagutu eta eskertu'. Argazki erakusketa. Data: 2006/07/06 – 2006/07/21
Euskal Herriko KALITATEZKO JAKI eta EDARIAK: kalitatezko ziurtagiridunak eta beste hainbat. Data: 2006/09/22 -etik aurrera
Urdaneta 500. Espeziak: mundu bat aurkitzeke. Data: 2008/05/24-2008/12/31. Maiatzaren 24 eta 25ean Erdi Aroko Feria edo Antzinako Merkatu ezaguna ospatu zen Ordizian. Feriako edukien barruan eta Andres Urdanetaren jaiotza urteurrenaren ospakizunen testuinguruan “Espeziak: mundu bat aurkitzeke” erakusketa interesgarria ikusteko aukera izan zen.
Gaur egun espeziak gehienbat jakiak ondu, gorde eta hainbat plater maneatu eta prestatzeko erabiltzen diren arren, historian zehar eragin magikoa izan dute gure gizarteetan. Kolore, usain eta zapore deigarri eta bereziek gure zentzumenak bizitzeaz gain, askoren ezaugarri antiseptikoak direla eta, jaki askoren biziraupena luzatzeko eta zapore eta usain txarrak mozorrotzeko erabili izan dira. Honekin batera, espezia batzuk sendagarri eta botika moduan erabiltzeak eta askori loturiko ustezko ezaugarri miragarriek, altxorrik preziatuenetarikoetan bihurtu izan dituzte.
Antzinatik erabili eta negozioa egin nahi izan da beraiekin. Erdi Aroan hartu zuten garrantziak bultzatuta ordea, garaiko herri ahaltsuenek ekialdeko espezia lurraldeetara bideak ireki eta merkatua bereganatzea izan zuten helburu. Testuinguru honetan kokatzen dira Andres Urdaneta ordiziarraren bidaiak Moluka Uharteetara. Bera izan zen, hain zuzen ere, Europa espezien paradisua zen Asiarekin, Itsaso Barea eta Amerika tarteko, lotzeaz bukatu zuena. Honela mendeetan iraungo zuen bide komertzial garrantzitsuenetarikoa irekiz.
Urdanetaren jaiotzaren 500. urteurreneko ospakizunen barruan ezin falta zitekeen beraz antzinako altxor eta egungo aho gozagarri bikain hauen inguruko erreferentziarik.
Oraindik ere mundu ezezagun bezain zoragarri honetan barneratu nahi duenak aukera izango du D’elikatuz, Elikadura eta Gastronomia Gunean urte bukaera bitarte doan ikusgai egongo den erakusketa bisitatuz.
Hitzaldiak: D´elikatuz zentroak elikadura, nutrizioa eta Euskal Gastronomiaren inguruan hitzaldiak antolatzen ditu.
Argitalpenak: D´elikatuz zentroak, bertan lantzen diren gaien inguruan eginiko ikerketen emaitzak jaso eta jendarteratzeko baliabideak eskaintzen ditu.
Euskal Herriko KALITATEZKO JAKI eta EDARIAK. Kalitatezko ziurtagiriak. ARGITALPENA. Data: 2006/09. Argitalpena eskuratzeko klikatu hemen.
Urdaneta 500. Espezien mundua. 2008/05. Erakusketarako sorturiko “Espezien mundua” argitalpena eskuratu nahi duenak ere hemen klik egitea besterik ez du.
Euskal Herriko kalitatezko jaki eta edariak ELIKADURA OSASUNTSU baterako. Data: 2008/09. Argitalpena eskuratzeko klikatu hemen.
Zerbitzuak
D'ELIKATUZ INTERPRETAZIO ZENTROA · Santa María 24 · 20240 Ordizia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 882 290 · delikatuz@ordizia.org