eus | cas
 
 
ZERBITZUAK>> Ikerketa
···························································································································


Elikadura, nutrizioa eta gastronomiaren inguruko ikerketak bultzatzea da D´Elikatuzen helburu nagusienetako bat. Hauek bultzatzeko beharrezko hitzarmen eta lankidetzak bilatzen saiatuko da, elikagaiak eta osasuna uztartuz lan egiten duten ikerketa zentroak (Unibertsitatea barne) eta produktu jakin batzuen ekoizle edo sustatzaileak harremanetan jarriaz. Ikerketa hauen artean, eskualdeko jatorrizko produktuen inguruko lanak dira gehien bultzatu nahi direnak.

Ikerketa berriak bultzatzeaz gain, aurretik eginda dauden ikerketak ere jaso nahi dira.

Horregatik ikerlariak animatu nahi ditugu beraien ikerketa lanak gure web orrian aurkeztera.

  • Elikadura osasunari buruz Gipuzkoan egindako lanei buruzko azterketa:
    D'elikatuz Bizi kanpainaren lehenengo urte honetan, gipuzkoarren elikadura-ohiturei eta elikadura-jokabidearen gorabeherei buruzko informazio guztia biltzeko asmoa dago. Orain arte egin dena aztertzea eta gipuzkoarren elikadura-osasuna modu egokian aztertzeko moduko ikerkuntza-bidea definitzea dira helburu nagusi.

    Ikerkuntza-taldea: Ińigo Ochoa de Alda, AVAPSI Psikoterapia Dinamiko eta Sistematikoaren Euskal Elkarteko lehendakari eta EHUko psikologia fakultateko irakaslea, izango da ikerkuntza-lan honen burua, eta zeregin honetan, D’elikatuzeko langileen laguntza izango du.

    Informazio gehiago: www.delikatuzbizi.com
 
Zerbitzuak
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
D'ELIKATUZ INTERPRETAZIO ZENTROA · Santa María 24 · 20240 Ordizia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 882 290 · delikatuz@ordizia.org