Osasuntsu elikatzeko ikastaroa

Urola Kostako Hitza

07/03/27

'D'Elikatuz Bizi' sukaldaritza ikastaroa emango da Aiala sukaldaritza eskolan

Ibon gaztañazpi

Ordiziako D'Elikatuz Elikadura eta Gastronomia guneak «D'Elikatuz Bizi» sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaroa antolatu du Gipuzkoako bost sukaldaritza eskoletan. Zarauzko Aiala, Ordiziako Goierri Lanbide eskola, Donostiako Cebanc eta Txoko del Gourmet eta Irungo Iñaki Izagirre dira ikastaroa emango duten sukaldaritza eskola horiek; bata, beraz, Zarauzkoa. Errezeta osasuntsuak nola prestatu erakusteaz Xabier Odriozola eta Manuel Piñeiro irakasleak arduratuko dira.

Bi ordu eta erdiko lau saiok osatzen dute ikastaroa eta Zarautzen hiru alditan emango dute: apirilaren 18tik 26ra, maiatzaren 9tik 17ra, eta maiatzaren 23tik 31ra. Maiatzaren 9a eta 17a bitartean emango den ikastaroa euskaraz izango da; gainerako biak, erdaraz.

Aiala sukaldaritza eskolak jakinarazi duenez, ikastaroa edonori zabaldua dago eta izena emateko epea zabalik da dagoeneko. 943882290 telefonora hots eginez edo delikatuz helbidean eman daiteke izena. Ikastaroaren prezio hamar eurokoa da.

www.delikatuzbizi.org helbide elektronikoan topa daitezke ikastaro honi eta D'Elikatuzi buruzko xehetasun eta berri gehiago.