Goierriko Hitza 14/03/06

Sukaldaritza erraz eta osasungarria sustatuko du D'elikatuz zentroak.

Ikastaroa antolatu dute Goierri Lanbide Eskolan, elikadurari buruz abiatu duten kontzientziazio kanpainaren barruan.

Platera eta menu osasungarriak egiteko ikastaroa antolatu du Ordiziako D'elikatuz zentroak. Goierriko Lanbide Eskolan izango da, Pedro Llamas irakaslearekin, bihar hasita, D'elikatuz bizi kanpainaren barruko lehenengo ekitaldia da. Helburua sukaldaritzako oinarrizko ezagutza eskaintzea da. Kanpainaren sustatzailea Ordiziako Udala da, eta babeslea Kutxa.

D'elikatuzek elikadurari eta gastronomiari buruzko interesa piztu nahi du herritarren artean, gai horiei buruzko ezagutza areagotzeko eta elikadura osasungarria sustatzeko. Helburu horrekin hainbat jarduera antolatu dituzte. D'elikatuz bizi kanpainaren lehenengo jarduera elikadura osasungarriari buruzko ikastaroa izango da. Ikastaroa Gipuzkoako bost sukaldaritza eskoletan eskainiko dute, ekainera bitartean: Aiala (Zarautz), Iņaki Izagirre (Irun), Cebanc Cdea (Donostia), El Txoko del Gourmet (Donostia) eta Goierri Lanbide Eskola (Ordizia).

Sukaldaritz kurtsoaren iraupena hilabetekoa da, eta gehienezko ikasle kopurua, berriz, 20 lagunekoa. Ikasle guztiei ikastaroko errezetak biltzen dituen liburua emango zaie. Matrikularen kostua bost eurokoa da.

Hiru txandatan banatu dute ikastaroa, ekainera bitartean.

Ordutegia arratsaldeko 16.00etatik 18.30era izango da.

Izena emateko aukera badago oraindik ere. Horretarako edo informazio gehiagi nahiz izanez gero honako telefono zenbakira deitu daitek: 943882290 edo delikatuz@ordizia.org edo www.delikatuzbizi.com helbidea bisitatu.

Beste egitasmo batzuk

Bi ikastaro horietaz gain, D'elikatuzetik Gipuzkoan azterketa bat egingo dute elikadura osasunari buruz. Ikerkuntzaz gain zabalkundea landu nahi dute. D'elikatuz bizi Gipuzkoan barrena ibiliko da menu osasungarri eta pertsonalizatuak eskaintzen dituen modulu informatiko batekin. Honako leku hauetan jarriko dute ibilgailua: unibertsitate campusetan, azoka gastronomikoetan, merkatal gune handietan...

 

 

 

Error: Unable to read footer file.