Goierriko Hitza
06/03/04
Gizartea ģ

Elikadura
osasungarria bultzatuko du D'elikatuzek.
Heziketa kanpainaren barruan askotariko ekintzak antolatu ditu
zentroak.
Elikadurari
buruzko heziketa-kanpaina da D'elikatuz Bizi. Helburua herritarrei elikadura
osasungarriaren garrantziaz ohartaraztea da. Kanpainaren barruan ekimen ugari
antolatu dituzte abendura bitartean. Hasteko, elikadura osasungarriari buruzko
ikastaroa jarri dute martxan.
Ekitaldien
aurkezpena atzo goizean egin zuten D'elikatuz zentroan. Bertan izan ziren
Alejandra Iturrioz alkatea, Jesus Mari Alkain Kutxaren Gizarte Ekintzako
zuzendaria, Iņaki Izagirre Gipuzkoako sukaldaritza eskolen ordezkaria, Iņigo
Ochoa de Alda AVAPSIko lehendakaria eta EHUko irakaslea, Pedro Ramos EHUko
irakaslea eta Leire Arandia D'elikatuz zentroaren zuzendaria.
Kanpainak
lau alor izango ditu: nutrizioa eta gastronomia, trebakuntza eta arreta
espezializatua, ikerkuntza eta zabalkundea. Nutrizioaren eta gastronomiaren
atalean sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaroa antolatu dute.
Ikastaroarekin emango diote hasiera kanpainari.
Kurtsoa
Gipuzkoako bost sukaldaritza eskoletan emango dute, ekainera bitartean.
Goierrin Ordiziako lanbide eskolan emango dute. Ikastaroa hiru alditan
eskainiko dute, eta bost euro balio du.
Elikadura
jokabidearen gorabeherei buruzko zenbait ikastaro ere antolatu dituzte
Donostiako EHUko campusean. Gipuzkoako Bulimiaren eta Anorexiaren Aurkako
Elkarteak (ACABE) ere parte hartuko du kanpainan. Elikadura-jokabideen
gorabeherak dituzten guztiei aholkularitza eskainiko diete telefonoz eta mezu
elektronikoz.
Bi
ikastaro horietaz gain, D'elikatuzetik jakinarazi dutenez azterketa bat egingo
dute elikadura osasunari buruz Gipuzkoan.
Ikerkuntzaz
gain zabalkundea landu nahi dute. D'elikatuz Bizi Gipuzkoan barrena ibiliko da
menu osasungarri eta pertsonalizatuak eskaintzen dituen modulu informatiko
batekin. Honako leku hauetan jarriko dute ibilgailua: unibertsitate campusetan,
azoka gastronomikoetan, merkatal gune handietan...