Ondo jatea Ğerrazağ da

Goierriko Hitza (Ordizia)

06/05/20

Energia ematen dute jakiek. Egunerokoari eusteko erregaia dira. Baina jakin egin behar da janari bakoitzak gorputzari zer ematen dion, zein onura dituen, Javier Arozenaren esanetan.

Ondo jatea ez da horren zaila, nahikoa da aldaketa txiki batzuk egitea eguneroko elikadura ohituretan. Pauta batzuk eman zituen Ordizian. Elikaduraren oinarri-oinarrian zerealak eta haziak jarri zituen, haien onurak azpimarratuz. Hizlariak ikusmin handi piztu zuen D'elikatuz zentroan. Goierriko Baratzak antolatutako ekimena izan zen.

«Energiaren zirkulazioa» izan zuen hizpide, alegia, gorputzari energia nola eman. «Horretarako odolean glukosa estabilizatu behar da», bere esanetan. Zerealek eta haziek laguntzen dute odolean glukosa mantentzen, horregatik dira hain garrantzitsuak elikadura guztietan.

Hortik aurrera, bakoitzaren esku dago zer egiten duen. Arozenak pauta batzuk eman zituen, baina agindurik ez zuela eman nahi argi utzi zuen.

«Osasuna gure esku dago. Nire ustez ona da irizpide serio batzuk izatea jaten dugunean. Ulertzea ez dela gauza bera jatea eta elikatzea. Baina militarizatu gabe. Nahikoa da aldaketa txiki eta eraginkor batzuk egitea eguneroko ohituretan, ongizaterako», azaldu zuen adituak.
Javier Arozena elikaduran adituak osasunean jakiek nola eragiten duten azaldu du D'elikatuz zentroan, Goierriko Baratzak gonbidatuta.
Error: Unable to read footer file.