Goierriko Baratza ekimenak Zer da makrobiotika? izenburupeko hitzaldia antolatu du. Bihar izango da hitzaldia D'elikatuz zentroan, arratsaldeko 19:00etan. Bi hizlari izango dira, ama-alabak biak: Lurdes Artacho eta Stefani Seidenberger. Europan zehar hainbat hitzaldi eman dituzte makrobiotikari buruz.