M. del Olmo » Luis Irizarrek eta Pedro Ramosek jaso dituzte D'elikatuz Sariak aurten. Ordiziako zentroko arduradunek Donostian atzo egin zuten ekitaldian bi sarituek elikaduran eta gastronomian egindako lana goraipatu zuten; Alejandra Iturrioz Ordiziako alkateak eman zituen sariak. Leire Arandia D'elikatuz zentroko zuzendariak ere parte hartu zuen sari-banaketan. Bestalde, D'elikatuz bizi 2006 kanpainako emaitzen berri eman zuten, eta ikerketako ondorioekin kaleratu duten gida ere aurkeztu zuten atzo.