Debabarrena eskualdeko Debegesa Garapen agentziak antolaturik, europear programa baten barruan, Grezako Macedonia zonaldeko talde baten bisita jasotzen hari da Goierrin, Grezia Iparraldeko landa ingurune bat, Pelako lurraldekoak.
Taldearen buru Sakis Dimtsis etorri da, Odessa hiriburuko alkateordea eta Pelako Gobernuko Garrado eta Komunikabide zuzendaria, eta berarekin batera, hotel txikien jabeak, sukaldariak eta kultur eragileak etorri dira, guztira 10 pertsona. Hauek guztiak Stepfor erakundea osatzen dute, hemengo Goitur.
Gipuzkoa osoan ibiliko badira ere, Goierriko kasuan, gastronomiaren inguruan dauden bi museoak bisitatu dituzte eta interes bereziarekin jarraitu dute Goiturren funtzionamendua, ekimen publikoa eta pribatua uztartzen duen Euskadiko entitate turistiko bakarra baita.