eus | cas
 
 
1. GOIERRIKO INTERPRETAZIO ZENTROA
···························································································································


Lehen solairuan Goierriko Eskualdearen Interpretazio Zentroa bisitatu dezakezue. Maketa, diaporama, benetako material eta argazkien bidez, turismoaren aldetik interesgarriak diren elementu eta ezaugarri nagusiak erakusten dituzte. Hauek dira aipagarrienak:

Artea eta historia: Bisitariak Goierriko monumentu historikorik nabarmenenak eta horietan dauden adierazpen artistiko eta arkitektonikoen bilakaera ezagutuko ditu.

Ingurune naturala: Goierriren ezaugarri nagusietako bat bere natura-ingurunearen balio handia da. Hortxe ditugu Aralarko parke Naturala eta Aizkorriko parke Naturala.

Herriz Herri: Ikus-entzunezkoen bidez, Goierriko eskualdea osatzen duten herrien irudiak eskaintzen dira. Herriok, altzairuzko zutabez eta herrien argazki handiez osatutako baso-labirinto batean kokatu dituzte.

Ibilbideak Goierrin zehar: Goierriko txoko turistikoetatik zehar egin daitezkeen ibilbideak erakusten dira: Aizkorriko eta Santiagoko ibilbidea, Aralarreko ibilbidea, begiratokien ibilbidea, Estandako bailarako ibilbidea.

Tradizioak eta folklorea: Goierriko herrietako tradizioetan lan-bizitza eta jai-bizitza elkarrekin uztartuta ageri dira, bai adierazpen erlijiosoetan, bai kulturakoetan, bai etxekoetan.

Zatozte D’elikatuzera Goierri ezagutzera !

Solairuz Solairu
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
D'ELIKATUZ INTERPRETAZIO ZENTROA · Santa María 24 · 20240 Ordizia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 882 290 · delikatuz@ordizia.org