2. ELIKADURA ETA NUTRIZIOA
···························································································································
Bigarren solairuan, Elikadura eta Nutrizio Zentroa bisitatu dezakezu.Edukiz aberatsa da oso solairu hau eta modu erakargarri eta didaktikoan dago ipinita, besteak beste, interaktibitatea bultzatzen duten zenbait tresna aurki ditzakegu bertan. Lantzen diren gai guztien artean, alderdi hauek dira aipagarrienak:
Elikaduraren garrantzia eta historian zehar izan duen bilakaera
Elikagaien nutrizio-ezaugarriak
Elikadura-ohitura osasuntsuak eta desnutrizioaren eta gaizki elikatzearen eragin negatiboak
Dastamenaren garrantzia eta ezaugarriak
Elikagaien eraldakuntzaren bilakaera historikoa
Zatozte D’elikatuzera Elikaduraren historia eta oraina ezagutzera !
Solairuz Solairu
D'ELIKATUZ INTERPRETAZIO ZENTROA · Santa María 24 · 20240 Ordizia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 882 290 · delikatuz@ordizia.org