eus | cas
 

D'elikatuz bizi

 

D'ELIKATUZ INTERPRETAZIO ZENTROA
···························································································································

 

Kalitate Turistikoaren  logoa

Ordiziako herrian D´elikatuz izeneko elikaduraren eta gastronomiaren zentroa ireki zen 2005eko martxoaren 17an. Bertan, dastamenari eta osasunari eskainitako txokoa aurkituko duzue. Dastamenaren arloan, gure lurrak ematen dituen elikagaien zaporeak eta testurak emango ditugu ezagutzera. Osasunaren arloan, berriz, elikagaiez, dieta orekatsuez, elikadura-arazoez... hitz egingo dizuegu.

Haurrek nahiz helduek bisitatu dezakete. Guztiek ere, oso modu grafikoan eta interaktiboan aurkituko dituzte euskal kulturan hain errotuta dagoen gai honen inguruko txikikeriak. Gainera, antolatutako taldeek, familiek zein bakarkako lagunek bisitatzeko antolatuta dago. Bestalde, Goierriko eskualdea hobeto ezagutu nahi dutenek, eskualdeko interpretazio-zentroa daukate beheko solairuan.

 
Laburbilduta, ELIKADURAri eskainitako kultur eremu berria aurkituko duzue bertan. Ziur gaude harrituta geratuko zaretela, izan ere, hain egunerokoa eta garrantzitsua den gai honetan ustekabe bat baino gehiago aurkituko dituzue. Ea gustatzen zaizuen!
 


Jarduerak:
erakusketek interpretazio zentroan leku garrantzitsu bat betetzen dute, baina erakusketez gain badira ere kontzertuak, hitzaldiak, kanpainak... Hauek dira une honetan D’elikatuz-ek eskaintzen dituenak:

Jarduera
Gaia
Data

Zozketa

Ordiziako feria

otsailak 24

Bisitari eta Taldeentzako ibilbideak

Goierriko Gastronomia eta Historia

urte osoan

Unitate didaktikoak

Ordiziako Feria eta Elikadura Osasuntsua

ikasturte osoan

Goierri Ezagutuz unitate didaktikoa (doan!)

Goierri eta garapen jasangarria

ikasturte osoan

 
 
  D’elikatuz ikerketa, heziketa eta dibulgazioaren alde lanean  
 
 
Interpretazio zentroan elikadura eta gastronomia arloko ikerketa lanak bultzatzen dira. Baita elikadura osasuntsuaren aldeko dibulgazio eta komunikazio ekimenak ere.
 
Ezagutu gure heziketa programak
   
   
   
   
   
   
     
  Ezagutu gure eskaintza turistikoa  
     
  Bizi D'elikatuz eta mugituz gida  
     
     
 
 
 
 
Ordiziako Udala
Goierri bertan duzu
Turismo Gipuzkoa
Euskadi atsegin handiz
D'ELIKATUZ INTERPRETAZIO ZENTROA · Santa María 24 · 20240 Ordizia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 882 290 · delikatuz@ordizia.org
Error: Unable to read footer file.